Hotela
Logelak
Egongelak
Bilera gela
Jatetxea
Eskeintzak
Kontaktu
Jarduerak
Nola iritsi
Tarifak
On-line erreserbak
Hoteleko fitxa

  
   
     
 
Festak eta kultur jarduerak
 
 

Kirol jarduerak
 
 

Zarauzko museoak
 
 


Gastronomia
 
 

Donostiako ekitaldiak
 
 
Inguruetako ekitaldiak
 
Zarautzen urtean zehar ekitaldi ugari izaten da.
Euskal Autonomia Erkidegoko 3 hiriburuekin oso ondo komunikatuta dagoenez, bertatik abiatuta Euskal Herrian txangoak eta kultur bisita gidatuak egiteko leku aproposa da
Jarduerak Zarautzen
Gitarra jaialdia
Akordeoi aste kulturala
Artisautza azoka
Nazioarteko jazz mintegia
   
Zarautzeko ingurune naturalak hainbat kirol egiteko aukera ematen du.


Mendi-ibiliak: zailtasun handi eta txikiko ibilbideak, paisaiaren aldetik oso erakargarriak .

Golfa: Real Club de Golf hondartzaren ekialdeko muturrean dago, itsasoaren eta paduraren artean. 9 zulo ditu eta 165.000 m 2 -ko azalera.

Surfa: Derrigorrezkoa surfa maite dutenentzat. Herrian kirol hau ikasteko hainbat eskola daude.

Parapentea: Talaiamendiren mendi-hegalak egoki-egokiak dira kirol hau praktikatzeko; bista zoragarriez goza daiteke.

Pilotalekua: Gipuzkoako herrietako pilotaleku irekietan esku-pelota partidak jokatzen dira.

Urpean igeri egitea: euskal itsasertzeko hainbat tokitan. .

Zarauzko Arte eta Historia museoa. Herriaren historiari buruzko erreferentziak ditu, hala nola, Done Jakueren bidea, Hiri-gutuna, Foruak...

Argazkigintzaren euskal museoa
Ibilaldi bat argazkigintzaren munduan, hasierako asmakizunetatik gaur egun arte. Aldian behin erakusketa interesgarriak izaten dira.
Ezagunak dira euskal sukaldaritzaren kalitatea eta ugaritasuna.
Zarautzen arrain freskoa eta bertako baratzetako produktu naturalak dastatu ahal izango dituzu.

Zarautzek euskal sukaldaritzaren mugimenduarekin bat egin du; bertako jateteetan egiaztatu dezakezu. Ez utzi probatu gabe hain bertakoak diren pintxoak.

Eta edateko.. Txakolina, ardo zuri fresko eta arina, apartsua eta garraztasun ukitu bat duena.
Jai nagusia: urtarrilaren 20an. Bertako zaindariaren eguna danborra joz eta elkarte batean ondo bazkalduta ospatzen da.
Jazzaldia: uztailean. Kontzertuak hondartzan, musika eta hondar artean udaz gozatzen hasteko.
Aste Nagusia: abuztuaren 15ean. Su artifizialak Kontxako badian, dantzaldiak, kontzertuak... Ekitaldiz betetako astea, familiarekin edo lagunekin ondo pasatzeko.
Nazioarteko Zinemaldia: irailaren bukaeran. Zinemako izarren "glamourrak" hartzen du hiria.
Izu-zinemaren astea: urrian.
Santo Tomas: abenduaren 21ean. Hiri osoko kaleetan txistorra jaten da.
   

Txakolinaren eguna: Getaria. Urtarrilaren 17an. San Anton egunean uzta berria aurkezten da.
San Juan: Aia. Ekainaren 24an. Erromeria San Juan bataiatzailearen ermitan; amak haurrak bedeinkatzera joaten dira bertara.
Nazioarteko musikaldia: Zumaia. Abuztuan. Europa osoko ikasleekin ikastaroak eta kontzertuak egiten dira.
San Salvador: abuztuaren 6an. Herri honetako zaindariaren festak. Lau urtetik behin Elkanok munduari bira eman ondorengo lehorreratzea antzezten dute herritarrek.
Ama Birginaren jaiak: Zarautz. Abuztuaren 14tik -17ra. Abuztuko Ama Birginaren festen inguruan kontzertuak, estropadak eta pilota-partidak.
Euskal Jaiak: Euskal Jaia. Zarautz. Irailean. Udaldiari amaiera ematen zaio ekitaldi folklorikoekin. Bisiguaren eguna: Orio. Ekainaren 3. igandean. Herriko jatetxeen artean bisigu erreen lehiaketa antolatzen da.

   
   
     

 

 

hzarauz@hotelzarauz.com