Zarautzko Euskal Jaien 100 urte
Escrito por Hotel Zarauz en
Zarauzko euskal jaia garrantzitsuenetakoa da eta aurtengoa, mendeurrena dela eta, inoiz baino gehiago.
Mauricio Flores margolari zarauztarra izan zen jaialdi honen sortzailea 1924an, uda luzatzeko asmoarekin, udatiarrei oporrak Zarautzen luzatzeko asmoz. Euskal ohitura eta tradizio guztiak gogoratzeko eguna.
Beraz, urtero Zarautz guztia eta etortzen diren bisitari guztiak euskal jantzi tradizionalez jantzita etortzen dira.
Goizean txistulariak, triikitilariak eta giro asko, pilota partidak, karrozak eta antzerkia.
Eta arratsaldean erromeria herrikoia musika eta giro onean.
Aurten mendeurrena ospatzeko, bi erakusketa antolatu ditu udalak:
Lehen solairuko Merkatuan erakusketa bat Euskal Jaien 100 urteko historia hauen argazkiekin, eta jantzi tradizionalen beste erakusketa bat herriko dendetan.
Iraila hilabete aproposa da ihesaldi baterako, erreserbatu hemen eta gozatu Oporrak!